Albisteak
«Coming out», hizkuntza-armairutik
Wikipediaren arabera, izenburuko esamolde horrek, ingelesez emandako zatiak alegia, pertsonen ezaugarrietara ekarriz, homosexualitatearen aitortza publikoki eta norberaren borondatez egitea esan nahi du. Borondatez ez baldin bada, ordea, dirudienez, outing esaten zaio. Nik ez nekien.
Osorik irakurri
Tamilera Klasikoaren Munduko Biltzarrak antzinako hizkuntzaren etorkizuneko agenda finkatu du
Montzoiak ekainean Asiako azpikontinenteko hego konoa ukitu zuen unean, Coimbatorek bestelako itxura zeukan. Literatura, kultura eta arte jaialdi bateko doinuen erritmoan ahopeka kantatuz eta 50 herrialdetako 3.000 ordezkari izatearekin pozaren pozez zegoen Asian puntako teknologian Indiako industria indartsu gisa ezagutzen den Tamil Nadu hiria. Tamilera Klasikoaren Munduko Biltzarraren (World Classical Tamil Conference) egoitza bilakatu zen eta tamilerak duen bakartasun berezia aurkeztu zen.
Osorik irakurri
Jose Antonio Loidi euskarazko ikerketa bekaren 10. edizioa deitu du Irungo Udalak
Hamar urte beteko ditu aurten Irungo Udalak Jose Antonio Loidiren omenez deitzen duen ikerketa bekak. Ikerketa suspertu eta bultzatu nahi du hainbat esparrutan bekak (antropologia, filologia, toponimia, literatura, osasun publikoa, hidrologia eta botanika) eta ikerketa zientifikoa zabaldu euskaraz, Jose Antonio Loidik hainbeste maite eta sustatu zuen hizkuntzaz.
Osorik irakurri
Etxeen izenak, ondare kulturala
Ezaguna da Euskal Herrian, historikoki eta egun ere, etxeak izan duen garrantzia, hala familian nola gizartean. Horren seinale ditugu ahozko literaturan dauden etxearen aipamenak (Xalbador urepeldarrak Xalbadorrenea bere sortetxeari eskainitako bertsoa ezagunenetarikoa dugu), foru zuzenbidean etxeari loturiko eskubide eta eginbeharrak eta, nola ez, bertakoon abizenetan etxeen izenek utzi duten arrasto nabarmena.
Osorik irakurri
Azkenean katalana zinema aretoetan?
Maiatzean, Kataluniako zinemetako 1,9 milioi ikusleek trailerren atzetik 22 segundoko iragarki bat ikusteko aukera izan zuten. Bertan, zinema areto huts bat ikus zitekeen eta pantailan off-eko ahotsak albiste lazgarri baten berri ematen zuen: «Zinemaren legea gaur egun idatzita dagoen moduan onartzen bada, aurkeztu dizkizugun filmetako batzuk ezin izango dituzu ikusi».
Osorik irakurri
Ahoa bete hots
Mintzola Fundazioak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak ahozkotasunaren inguruko jardunaldiak antolatu dituzte, 2010eko uztailaren 22an, 23an eta 24an.
Osorik irakurri
«Hire esku!» programak amaitu du bere bidea
Hire esku! programak bide luzea egin du 2000. urtez geroztik, Gipuzkoan B eta D ereduetan ari diren DBHko ikasleei euskararen erabilera indartzeko aukera bat eman nahirik. Aurrekontu murrizpenak beharturik, programak ez du jarraipenik izango.
Osorik irakurri
Valentziera-katalana: merkatu faktorea
Hamabost urte eta hogeita hamar epai behar izan dira, Valentziako autonomia-gobernuak Filologia Katalanaren unibertsitate-titulua izateak maisu-maistren eta irakasleen lanpostuak betetzeko oposizioetan valentzieraren ezagutza egiaztatzen duela onartzeko. Baikorrenek garaipen bat bailitzan ospatu dute, beren aburuz, gertakariak "hizkuntzaren batasuna" onartzen duelako. Ezbairik gabe, Acció Cultural del País Valencià eta Sindicat de Treballadors de l'Ensenyament elkarteen nekaezintasuna txalotu behar da. Beren zilegizko salaketen irmotasunak emaitzak izan ditu. Beraiek gabe, inoiz ez zen helduko lege-mailako onarpenik.
Osorik irakurri
Aizpea Goenaga, Etxepare Institutuaren zuzendaria
Aizpea Goenaga donostiar aktore, idazle eta zuzendaria izango da Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaria, patronatuaren eta zuzendaritza kontseiluaren erabakiz
Osorik irakurri
Hizkuntza ahulen babesaren aurrean zenbait paradoxa: etsaia kanpoan ala barruan?
Azken hamarkadan, Kanada sarri izan dugu hizpide mundu akademikoan nahiz politikoan. Askorentzat, Kanada ikasbide izan beharko genuke hainbat alorretan. Horietako bat dugu, gizartean «bestelakotasuna» onartzeko eta babesteko ipar Ameriketako herrialde hartan jorratu duten bidea.
Osorik irakurri
