euskaraz · espańol · english · franēais  web mapa e-posta  
Hemen zaude:   Sarrera

Larraulgo eskola txikiari babesa eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak

Martin Garitano diputatu nagusiak Larraulgo eskolak 12 urte arteko hezkuntza eskaintzeko egindako eskaera aintzat har dezan eskatu dio Jaurlaritzari.

C:\JOXTO\Internet orria\larraul.jpg

Martin Garitano diputatu nagusia eta Zigor Etxeburua Euskara zuzendaria Larraulgo eskolaren berri izatera joan dira bertara. Eskola txikiari bisita egin diote alkateak, gurasoek eta Eskola Txikien elkarteko ordezkariek lagunduta.

Gipuzkoako herri txikien etorkizunean eskolek berebiziko garrantzia dutela nabarmendu du diputatu nagusiak Aldundiaren babes osoa dutela esanaz. Horrekin batera, Gipuzkoan euskaraz bizitzeko eskola txikiek egiten duten ekarpenaren garrantzia azpimarratu du Euskara Zuzendariak. Aldundiko ordezkariek, Larraulen bertan, Eskola Txikien 25. urteurrena ospatzeko egingo den jaian parte hartuko dute.